
.::::: ilargi :::::.
bio
(Lezo, 2000) Abeslari eta sortzailea. Arte Dramatikoan lizentziatu zen (2018-2023) eta Azkuna Zentroko Arte eta Kultura Garaikidearen Teoria eta Praktika Masterra burutu zuen (2023-2024), MALean doluaren inguruko bere proiektua lantzen hasi zelarik. Musikaren munduan, 2019an hasi zen kontzertu akustikoak ematen, euskal kanten bertsioak eta abestio propio batzuk kantatuz gitarra eta ahotsarekin. 2021ean bere lehen diska atera zuen, Killasisa izenekoa. Bertan Iker Laurobak burutu zituen konponketak. 2022an Pablo Novoak konpondu eta Haritz Harreguyk grabatutako diskoa atera zuen, Beldurrarekin dantzan izenekoa, indie pop elektronikoa jorratuz. MIN sarietan semifinalista izan zen “Euskarazko disko onena” -ren kategorian eta Gaztea Maketa Lehiaketan finalista gai hautatua ere izan zen. Garai horretan beste bi pertsona batu ziren proiektura: Mikel Zubiria bateria-jolea eta Manu Moro gitarra-jolea. Gaur egun hirugarren proiektua du eskuartean, musikatik haratago doana. Oraingoan konponketak egiteko saltoa eman du, eta doluaren inguruko unibertso bat sortu nahian dabil tabuarekin amaitzeko.

bideoklipak
kontaktua
info@ilargi.eus



